Almeneko txikiek badute euren bidelaguna




Azkeneko bi ikasturteetan, egoerak horrela eskatuta, bidelagunen egitasmoa alde batera utzita izan dugun arren, ikasturte honetan berriro ekin diogu jarduera horri. Horrela, LHko seigarren mailako ikasleak LHko 1. mailako bidelagun bihurtu dira. Beraz, ikasturtean zehar haur bakoitzak gaztetxo bat edo bi izango du prest, hainbat unetan laguntza eskaintzeko. Ikasturte hasierako egun hauetan bidelagunek Almeneko espazio eta txokoen berri eman diete, eurekin argazkia atera dute, batera jolastu dute eta jangelarako zein etxeratzeko joan-etorrietan lagundu diete, besteak beste. Pozik daude txikiak eta are pozago nagusiak. Polita, egitasmoa! Argazkiak

Iruzkinak