2022-2023 ikasturteari ekin diogu IRUTEN-en


Martxan gaude Jose Arana, Basabeazpi eta Almen, eta orohar Arizmendi Ikastolako gune eta egitasmo guztietan. 

Hasi ginen profesionalak preskakuntza bilerekin, profesionalen biltzarra ere egin genuen kontseilu errektoreko kideen partehartzearekin eta zuzendaritza talde berriak gidatuta, ekin genion ikasleen harrerari egokitzapenerako ekintzak martxan jarriz...  Hemen dituzue asteotan jasotako irudiak. Gaur gaurkoz, irailak ibilbide erdia bete duenean lan betean gaudela esan dezakegu. Hurrengo hilabeteek ekarriko dutenari aurre egiteko prest. 

Ikastolatik, elkarrekin iruten, herrira eta mundura! 

Iruzkinak