Uztaileko lanekin bukatzen dugu...bai, eta ez!


Amaitu ditugu uztailean Irutenekoek (Basabeazpi, Jose Arana, Almen) elkarrekin lanean jarduteko egunak. 

Hurrengo urterako prestakuntzatan aritu gara, egitasmo bakoitza bere esparruan: ERDU eta GURAkoak baso-eskolari ekiteko formaziotan ibili dira; BATUkoak LABak martxan jartzeko eta PROIetan hobekuntzak txertatzeko lanetan eta IZENen, DBH3koak martxan jarriko diren PROIak aztertzen eta batxilergoan kurrikulumk ekarriko dituen aldaketak aztertzen jardun dugu. Hemen aste honetako irudiak.

Egun horien bukaerak, profesioanlentzako ere oporren hasiera ekartzen du urtero. Profesional guztientzako hala da, ordea? Bada, ez. Badaude ERDUko hainbat profesional uztaila osoan lanean jarraitzen dutenak egutegi zabaleko ikasleak atenditzen; eta baita zuzendaritzatako ekipotakoak, administrazioko edo mantenukok ere. Horiek ere uztaila bukaerararte itxaron behar izaten dute urtero. Horrela, bada, esan daiteke ikastola 3 astez egoten dela benetan oporretan eta itxita. Abuztuko azken astean hainbat lankidek ekiten baitiote planifikazioa eskuetan, ordutegi ereduak eraikitzeari. Blog hau, bai, hemen utziko dugu pausan, irailerarte. 

Guztiarekin, bakoitzak bere lekutik, uda bikaina pasatzea opa dizuegu guztioi. Laster elkartu arte, aguuuurrrr!!!

Iruzkinak