Pandemiako urteetako jubilatuekin afaria


 

Bi urtez atzeratu eta gero, aurten egin ahal izan dugu! Uztaileko lanen egunak aprobetxatu genituen azken bi urteetan erretiroa hartu dutenekin afaria egiteko. Giroa bikaina izan zen. Umore ona eta urte luzez ondo egindako lana erreknozitu nahia nahastu ziren gau hartan. Pasadizoak gogoratuz, barre eginez, bapo afaldu genuen elkarrekin. Garai bateko lankideak, erretiratu berriak, gaur egun aktiboan daudenak, irakaskuntzan hasi berriak... Elkarrekin, gustora.
Horrelako gehiago egiteko moduan egon gaitezen hurrengo urteetan, topa!

Hemen irudiak.

Iruzkinak