Urtebete LH guztia eragiketak beste modu baten egiten ari dela

Ikasturte bat pasatu da gure ikastolan LH guztian matematikan eragiketak beste modu baten egiten hasi ginenetik. Batuketak, kenketak, biderketak, zatiketak...

Eta, gainera, matematika hori baino askoz gehiago denez, gauza bera esan dezakegu geometriaz, neurriaz, logikaz... Pentsamendu matematikoaz, orokorrean! Izan ere eraldaketa eta formazio prozesu sakona egin dugu matematika lantzeko moduan LHko gune guztietan azken urteetan, eta orain, horren fruituak ikusten ari gara.

Iparra argi daukagu: Buruzko kalkulua sustatzea, eta kontzeptuak manipulaziotik abiatuta ulertzea, eta hasieratik esan dugun bezela oinarrizko eragiketak egiteko modu irekiagoak, ulergarriagoak eta anitzagoak aktibatzea: Egoerak ebazteko, arrazoiketatik abiatuz eta ulergarritasuna bermatzeko, komunikazioa eta adierazmena lantzeko eta bizitza errealarekin eta matematikako kontzeptuen arteko lotura egiteko.

Ikusi dugu, gainera, kurrikulum-lege berriak erabat bat egiten duela gure ikuskerarekin. Bide onean goazenaren sentsazioa daukagu, beraz.

Datorren ikasturtean gehiago! 


Iruzkinak