GURA LH3: Idazle, naturalista eta bulkanologo lanetan

 

Lanean topera bukatu dute ikasturtea LH3ko ikasleek. 

Alde batetik, piktoidazketaren jaialdia egin dute aste honetan zehar. Izan ere, euskara eta gaztelera hizkuntzen tratera piktoidazketa metodologiaren bitartez egiten dugu ikastolan LHn. Bidean, bi hizkuntzatan idatzitako testuak eta marrazketa uztartzen dituzte eta ikasturte bukaera aldean, ikasleek beraien sorkuntza lana egiten dute. Esan daiteke, idazle txiki eta haundiz betetzen zaigula gunea! 

Aurten, esate baterako, 3. mailako ikasleek ipuin bana idatzi dute piktoko bigarren zatian. Oso gustora aritu dira ipuinak idazten. Kurtso amaierako azken jaialdia ospatu dugu guztiok batera eta elkarrri beraien ipuinak erakusteko aukera izan dute. Etxeetan ere gustura irakurriko dituzte, seguru! Hemen irudiak

 Horretaz gain, azken proiektuan Almen inguruan dugun natura ezagutzen ibili gara, eta 6. mailakoei Almen parke naturaleko aurkezpenak egiten aritu dira. Torrebaso eta Almen inguruko naturako gauza asko ikasi omen dituzte eta oso gustura aritu omen dira. Hala ere, urrunagoko kontuak ere aztertu dituzte gure neska-mutilek. Izan ere, naturalista lanetan ari direla, Idoia Armendariz geologoaren bisita izan dute gelan, eta sumendi eta fosilen inguruan jardun dute berarekin. 

Hemen irudiak.

Horrenbeste lan egin ondoren, gusutra harutko dituzte oporrak. Bai horixe!


Iruzkinak