Euspot: Publikoaren saria Almeneko DBH3ko taldearentzako


EUSPOT 11. edizioko sari banaketa ekitaldia izan zen atzo, Aretxabaletako Arkupe kultur etxean. 

2022ko edizioak oso parte hartze handia izan du; iaz baino 8 spot gehiago aurkeztu dira, guztira 95. “Zergatik lan egin kooperatiba batean?” izenpean spotak animatu behar izan dituzte gazteek, kooperatibismora gerturatzen eta kooperatibismoa balioan jartzen. Azpimarratzekoa da lehiaketara aurkeztutako lanetatik 56 Arizmendi Ikastolatik egindako lanak izan direla.

Honela, bada, Gaztelupeko talde batek eskuratu du aurten Gazteen saria Donostiako beste lan batekin batera, berdinketa egon delako eta beste talde batek Arizmendiko ikasleen spotik onenaren saria. Azken sari hau banatzen egon zen gure guneko irakaslea den Maite Beitia.

Almeneko DBH3ko Nekane Ziardegi, Amaia Catania eta Maddi Iturrikastillok, berriz, publikoaren saria irabaztea lortu zuten.

Zorionak irabazle guztiei, eta, bereziko, guren guneko neska talde honetako kideei.

Hemen saioko irudiak.


Iruzkinak