Eskoitzako XXIV. Ferixie: Ze ederra izen zan!!


Pasa den larunbatean Eskoitzako kaleetara eraman genuen ikastola. Herriko kaleak artisauen eta bertako produktuen postuz,  sormenez, jolasez dantzaz, musikaz, jan eta edanez bete genituen. Zelako giro goxoa herrian sortu zena! Bi urtez Ferixie ezin ospatu egon eta gero berriz ere loratu ahal izan zen!

Makina bat lagunek makina bat lan egin eta gero, noski: Antolakuntzan hainbat asteetan, egunean bertan montajean eta desmontajean ere berdin,  eta nola ez, eguna aurrera eramateko bolondresak ahaztu gabe.

Milesker, beraz, lerro hauen bitartez larunbateko egunerako modu baten edo bestean lanean ibili zineten ikasle, irakasle, guraso eta herritarrei!

Egunak, izen propio batzuk utzi zituen, urtero bezala Gazta eta Txorimalo lehiaketa egin baitziren eta artisau postuen artean azpimarragarrienak ere saritu baitziren.

XII. Gazta lehiaketako irabazlea Maringo Iñaki Arrese izan zen.

Txorimalo lehiaketan, berriz, 3 taldetako kideek jaso zituzten dominak: "Suhar", "Mari Sorgin" eta "Zoe Raibes" txorimaloen egileek, hain zuzen ere. Lan apartak aurkeztu omen zituzten ikasleek; epaimahaikideei erabakia zailtzeko bestekoak.

Herria kolorez bete zuten 90 postuen artean, Irrika Gluten Freeko ogi eta pastelek, Felix Larrañagaren taila lanek eta Carla Sanchezem postuaren dotoreziak jaso zuten errekonozimendu berezia.

Ohitura den bezala, errifen salmenta ere egin genuen, eta gero, zenbaki irabazleen zozketaren txanda izan zen. Hona zenbaki irabazleak zein izan diren:

Sari nagusia: 0741 (ordezkoa 0776)

Bigarren saria: 3222 (ordezkoa 3665)

Honekin bukatzen da egunaren kronika. Bizipenak, irribarreak eta koloreak ikusteko irudi eta bideoak begiratu beharko dituzue. Tartean daude guraso batek espreski ateratako irudi ederrak.

Datorren urtean XXV. Eskoitzak Ferixie egiteko moduan egon gaitezen desiatauz esango diogu agur aurtengoari.

Iruzkinak