BATU: 6. mailakoen bertso-jaialdia

 

Aste honetan seigarren mailakoek bertso-jaialdia ospatu dute. Azken hiru hilebeteotan astean ordu beteko saioa izan dute Mirari Sagarzazurekin bertsolaritza lantzeko, eta asteazkenean euren trebetasuna erakutsi ahal izan zuten, bertsolaritzako ikasturteari  amaiera polita emanez. 

Gela bakoitzak prestatutako bertsoa entzun genuen, eta baita bat-batean sortutako hainbat kopla eta bertso ere. Gela bakoitzari gai bat egokitu zitzaion, eta oinak jarrita, amaiera emanda... zenbait ariketetan jardun ziren binaka zein bakarka. Hamar egun barru bi bertsolariren bisita izango dute, eta horrekin bai, horrekin amaiera emango diote aurtengoari. Argazkiak

Iruzkinak