BATU: 6. mailakoek 4. mailakoei ekosistemak erakutsi zizkieten

 



Aurreko ostiralean, maiatzaren 27an, seigarren mailako ikasleek beraiek sortutako ekosistemen

berri eman zieten LHko laugarren mailakoei. Horretarako, hiru espaziotan banatuta, gela bakoitzeko

laukote bakoitzak bere mahaia prestatu, eta txikiak txandaka pasatu ziren azalpena entzutera eta

sortu zuten mikroekosistema ikustera.


Ikasturte honetako azkenaurreko PROIan (EHko Sistem), ekosistemaren gaia landu dute, eta izenak berak dioen bezala,
EHko ekosistemak, bereziki, gure bailarakoak aztertu dituzte. Galdera gidaria “Nola emango ditugu ezagutzera gure bailarako ekosistemak ikastolan?” izan da eta amaierako produktua ekosistema artifizial baten erakusketa izan da. Ikasleak oso pozik ibili dira! Argazkiak

Iruzkinak