BATU: 6. mailakoak Zuhatzan hiru egunez

 


Aurreko astean, LHko seigarren mailakoak Zuhatza irlan izan ziren hiru egun pasatzen. Eurekin batera Arrasateko gainerako seigarren mailako ikasleak ere joan ziren. Uretako ekintzak (windsurf, piragua, bela, arrauna...), bainuak, irlari bira... izan zituzten eguneko ekintza nagusiak, eta gauez: irakasle galduen bila, suaren inguruan musika ekitaldia eta diskoteka. Ederto ibili ziren ikasleak, eta Arizmendi Ikastolako seigarren mailako ikasle guztien topagune izateko ere aukera paregabea izan zen! Argazkiak.

Iruzkinak