Almeneko ikasleak txapeldun Enduroan eta literatura lehiaketan


Azken aste eta egunetan berri pozgarriak izan ditugu gure gunean. 

Alde batetik DBH4ko ikaslea den Gorka Elkorobarrutiak Espainiako eta Euskal Herriko Enduro txapelketetan zilarrezko dominak lortu dituela jakin dugu, bizikletan ryder lanak egin ondoren. 

Eta, bestetik, AEDko literatura lehiaketan ere izan ditugu ikasle sarituak. Mikroipuinen atalean Ainhize Ibabek eta Oihane Bengoak  eta poesian Ane Sologaistoak lortu dituzte sariak. Biak batxilergoko ikasleak gure gunean. Ilustrazioen atalean Jare Berezibarrek ere saria eskuratu du, gure ikasle ohia den Kattalin Linazisororen "Hegan" mikroipuina oinarri hartuta. Hemen sarean bilatuta aurkitu ditugun argazkiak.

Zorionak denei! Lan bikaina!


Iruzkinak