2021-22 ikasturtearen azken egunetan

 


Aurten ere iritsi zaigu ikasturte bukaeraren lurrina gure gunera.

 Pandemia baretzen hasi omen zen hartakoa: halaxe gogoratuko dugu 21-22 ikasturtea egunen baten. 

Beti bezala, gozotik izan dira aurten gertatutako gauza asko eta asko. Barreak eta irribarreak entzun ditugu gure guneko hainbat txokotan. Hori, hala da. 

Gazitik ere izan dugu nahikoa. Hori ezin dugu sekula ukatu. Negarrak eta minak, penak  eta haserreak bizitzen baititugu batzutan.

Urtero, beti, ziurtasunez iraunkorrak direnak, gure guneko profesionalen taldearen saiakera eta asmo onak dira. Batzutan gure helburuetan bete-betean asmatzeko eta, beste batzutan, lortu ezinaren; konektatu ezinaren frustrazioarekin bukatzeko. Gazi eta gozo; gozo eta gazi, bizitzako gauza guztiekin bezala.

Azken egunean nola ospatu dugun? Bada ohituraz egiten ditugunei lekua eginaz: Goiza jolas, joko, musika eta dantza pasatu dute LHn. DBHn, berriz, elkarrekin gosaldu eta urtearen errepasoa egiteko erabili dute. Eta goiz erdian, LH1, Lh2 eta Lh3ko ikasleek DBH4koen kontrako partiduak (binaka hankak lotuta) jokatu dituzte. Ohituraz Lh1ekoek jokatzen dute partidu hori, baina aurreko bi urteetan, pandemia eta uholdeak direla eta beste LHko taldeak jokatu gabe geratu zirenez, bada, aurten aukera ematea pentsatu dugu. Bukatzeko, Torrebasoko igoera egin dugu. 

Ostean, aurten erretiroa hartuko duten lankideei omenalditoxa egiteko aprobetxatu dugu. IZEN- Batxilergoko Juan Arbulu eta GURA-LHko Mari Karmen Aranburuk irakasle gisa eman duten azken eguna izan baita gaurkoa. 

Bide batez, gure gunetik ikastolako zuzendaritza orokorreko kide izatera joan diren Aritz Oianguren eta Mireia Muruamendiarazi eta aurten Almeneko zuzendaritza utziko duen Unai Busturiari ere eskertza xumea egin nahi izan diegu.

Lerro hauek aprobetxatu nahi ditugu denei  eskerrak emateko, hainbat urtetan egindako lanagatik. Beste guztiak, ondo-ondo ibili oporretan. Irailean berriz ere elkartuko gara!!

Hemen eguneko irudiak.



Iruzkinak