Kotxerik gabeko eguna Almenen

 

Maiatzaren 4a kotxerik gabeko eguna izan da Almenen. Almen komunitatea osatzen dugun guztiok oinez, bizikletaz edo patinetez mugitu gara ikastolara. Ekintza hau iaz markatutako helburuak betetzeko gauzatu dugu. Hona hemen helburuak: 

-Ikasleen segurtasuna bermatzea.

-Ohitura osasuntsuak eta bizitza aktiboa sustatzea.

-CO2 isurketak murriztea.

-Gunean kotxeen erabilera murriztea.

Autobus zerbitzuak martxan jarraitu duen arren, beste garraio "jasangarriago" batzuk erabiltzeara gonbidatu ditugu , beti ere, egon daitezkeen salbuespenak errespetatuz. 

Guneko partaide guztiak herrika antolatu gara ordu zehatz batzuetan denok batera irtetzeko. Ikasle nagusienak beraien kabuz mugitu diren arren, gazteenak eta irakasleok elkarrekin etorri gara ikastolara. 

Etorkizuna gaur egiten dugunaren araberakoa izango da. Etorkizuna, gure erantzukizuna!

Hona hemen argazki eta bideo batzuk. 


Iruzkinak