Izen: Batxi 2koen agurra (21-22)

Urtero iristen da egun hau. Urtero, ikasturtea hasten dugunean , urruti ikusten dugu. Jakin, jakiten dugu bidean lan asko egin beharko dugula guztiok; momentu politak bai, baina gogorrak ere asko pasako ditugula. Gero, makinak martxan jarri ahala, bistatik galtzen dugu urrunerako begirada, eta gertukoari egunerokoari heltzen diogu irmo. Eta, halako batean, tupust egiten dugu batxi 2koak agurtzeko egunarekin. 

Aurten ere berdintsu pasa da. Azken azterketak bukatzearekin bateran, agur bazkaria egin dugu. Izan dira umore ona, bertsoak, abestiak, opariak, malkoren bat... Irudietan ikusiko duzue zuzenean nola esan diegun, agur ez, baizik eta gero arte, hainbat urtetan Almenekide izan ditugunei. Muxu haundi bana jaso ezazue eta zorte on-ona izan dezazuela etorkizunean. 

Iruzkinak