Herenegun: Memoria historiko hurbilaren inguruko lanketa pilotua batxilergoan

 


Batxi 1 eko ikasleek Herenegun hezkuntza-esperientzia pilotuan parte hartu dute. Memoria Hurbilari dagokion aldian (1960-2018) gertatutakoaren historia giza eskubideen ikuspegitik aztertzen ibili dira, Filosofia eta Euskara arloetan nagusiki. 


Bost bideo izan dituzte eskura,gure herriaren gertuko iraganaren bost hamarkadari buruzkoak, 1960ko hamarkadatik hasita. Lehenengo bost saioetan bost bideoen edukiaren inguruan hausnartuko dute, taldeka eta bakarka. Seigarren saioan ondorioak atera eta ikasitakoa ebaluatuko da.


Euren esanetan,  gure historia hurbilari buruzko gauza berriak ezagutu dituzte eta gaia geletan lantzea beharrezkoa dela iruditu zaie, nahiz eta hobetzeko iradokizun batzuk ere egin dituzten. Hemen irudiak.


Iruzkinak