ERDU: Jose Arana: 5urtekoak Galartzan; 2,3 urtekoak Gatzagan

 

Martxa ederrean ibili dira aste honetan Jose Arana guneko ikasleak!

Alde batetik, 5 urteko gelako gure neska mutilak Galartzan egon dira. Bertan bi egun pasatu dituzte, hainbat ekintza eginez. Auzoan buelta bat eman dute berau ezagutzeko, eskulanak eta erroskilak ere egin dituzte. Gustora ibili ondoren, gustora bueltatu dira berriz ere etxera. Hemen dauzkazue Galartzako irudiak.

2 eta 3 urtekoak, berriz, Gatzagan egin dute aste honetan egun pasa bat. Eta, hara non, bertan nor ikusiko eta Argitxo bera!! A ze sorpresa!! Hauek ere Argitxorekin saltsa-maltsan ibili eta gero, poz-pozik bueltatu ziren herrira egunaren bukaeran. Hemen Gatzagako irudiak.  

Iruzkinak