BATU: DBHko bigarren mailakoak ikasbidaian


Joan zen astean, Bizi Astearen barruan, DBHko bigarren mailako ikasle taldeak ikasbidaia egin zuen Nafarroako lurretan barrena, Lizarra eta Iruña artean, zehazki.

Lizarrako "los Llanos" parkean abentura ekintzak egin zituzten eta sargoriari aurre egiteko Arga ibaiaren freskotasunaz gozatu zuten parkean bertan. Mendigorriako errota kanpingean pasatu zituzten bi gau eta Iruña ezagutzeko ginkana ere egin zuten. Azken egunean, 78 ikasleko taldea Mendukiloko kobetara joan zen eta, bide batez, Karsting deituriko Proian jasotakoak bergogoratzeko aukera izan zuten. Esperientzia benetan polita elkarrekin bizi izandakoa! Argazkiak.
 

Iruzkinak