Azken auzolana: Irakasle eta gurasoak

 

Aurten makina bat auzolan-saio egin ditugu Almenen, blog honen jarraitzaileek ikusiko zenuten bezala. Hemen ikusi ahal izango duzue lan ezberdinen sekuentzia nolakoa izan den.

Bada, azken aste honetan, aurtengo ikasturteko azkena egin dugu, eta oraingoan gurasoak ere deitu ditugu bertara. Honela, bada, irudi hauek ikusi ahal izan ditugu ostiral arratsaldean. Desbrozatze lanak, pintaketak, barniza emateko lanak, garbiketak... askotariko lanak zeuden egiteko eta hartan jardun zuten gogotsu eta giro onean.

Mila esker, bene-benetan ostiralean lanera hurbildu zineten guztiei. Ikastola, denon artean eraikita izango baita benetan denon ikastola!



Iruzkinak