Aurten bai: Udaberri Festa bete-betean ospatu dugu


 2020ean konfinatuta; 2021ean bazkariak etxeetara eramanda; bada 2022an...topera ospatu ahal izan dugu Aretxabaletako Udaberri Festa. Eguraldia ere lagun izan dugu eta bikain igaro dugu eguna guztiok ere: haur, gazte, irakasle, guraso, aiton-amona... Egun osoko egitaraua aurrera atera ahal izan dugu gogotsu, umore onean, elkarrekin eta momentu askotan elkarlanean. Egun aparta, benetan! Mil-milesker modu baten edo bestean egun hau posible egin duten guzti-guztiei. Hemen eguneko irudiak eskura.

Iruzkinak