Torrebasoko lanak: naturarekin bat egiteko bidean


 Aurten, hainbatetan eman dizuegu Torrebason egin ditugun lanen berri. Opor aurreko egunetan eta oporretan bertan ere, Almeneko kideez osatutako lagun taldea ibili da auzolanean oilategi inguruko lur eremua txukuntzen. Elkarguneak eraiki dituzte; eskilarak ere bai... Lan ikaragarria egin dute, eta emaitza, benetan ikusgarria. Naturan hezteko ekimena martxan jarri ahal izateko urratsak ematen ari garen honetan, gora elkarlana eta gora ekintzailetasuna!

Hemen azken auzolan saioan jasotako irudiak. Eta beste album honetan dauzkazue prozesu osoaren sekuentzia erakusten duten irudiak. 

Hurrengo deialdia, ikastolako gurasoendako izango da. Animatu eta etorri ikastolara elkarlanean jarduera!!

Iruzkinak