LH6ko saridunak aitona-amonen biografia-lehiaketan

 

Aste Santuetako oporrak hartzearekin bat, apirilaren 7an, banatu zituzten Eskoriatzan aitona-amonen biografia-lehiaketako sariak. Lau sarietako hiru Almeneko Lehen Hezkuntzako seigarren mailako ikasleentzat izan ziren. Saridunak Peio Lizundia, Goizane Bañares eta Ane Zubizarreta izan ziren, eta 50na euro jaso zuten opari. Ekitaldian biografien protagonista izan ziren aitona-amonei ilobek beraiek irakurri zieten euren lana, eta ondoren lore-sorta bat oparitu. Oroigarri polita ikasleentzat eta, zer esanik ez, amona eta aitonentzat. Argazkiak

Iruzkinak