First Lego: Arizmendi-Ikerlan 4 taldekoak Espainiako txapelketan


Asteburu honetan egon dira Arizmendi-Ikerlan 4 taldeko neskak First Lego Leagueko Espainiako txapelketan; Torremolinosen jokatu da txapelketa hori. 

Asteburu osoa bertan egin dute ikasle taldeak eta bi irakaslek; beraiekin joan baitira Xabier Aranzabal eta Jokin Mendizabal irakasleak. Azken hauen hitzetan, benetan harro egoteko moduko lana egin omen dute ikasleek. Oso jarrera eraikitzaile eta arduratsua erakutsi omen dute. 

Horri gehitzen badiogu jende berria, jokamolde berriak eta ikuskera berriak ere ezagutu ahal izan dizutela, bada, ekimena benetan aberatsa izan dela esateko moduan daude gure neskak. Zorionak, beraz, egindako lanagatik. Biba zuek!

Eta eskerrak baita ere lagun izan dituzten irakasleei eta proiektua aurrera eramateko sostengua ematen digun Ikerlani. 

Hemen asteburuko irudiak

Iruzkinak