Batxi, IZEN: Osasun mentalaren inguruko saioa


Iazko ikasturteko “Elkarrekin erabaki” proiektuan bozkatuen izan zen gaietako bat Buru Osasunarena izan zen. Horregatik, Ikasle irakasle mahaiak tailer bat antolatu du Maddi Labayen Iraeta psikologa arrasatearrarekin. Arrakasta handiko ekimena izan da 64 ikaslek izena eman dute eta. Horrela antolatu gara. Hiru taldetan banatuta egin ziren saioak, tailer formatuan.

Saio dinamikoak izan ziren: galderak egon ziren, egoerak zehatzak aurkeztu ahal izan zituzten eta bideratzeko proposamenak ikusi, beldurrak ere azaldu ziren… oso saio partehartzailea izan omen zen; barrura begiratu eta barruak aztertzekoa eta eraginda irtetekoa.

Ikasleak oso gustura atera ziren saioetatik eta saioen gidariak, Maddik Labaien-ek ere, balorazio oso positiboa egin zuten. Ederra izan zen Almeneko kideontzako ere, Maddi gure artean ikustea berriz ere, gure guneko ikasle-ohia baitugu.

Lerro hauetatik eskerrak eman nahi dizkiogu berari, gure ikasleekin jarduteko erakutsi duen prestutasuna eta gertutasunagatik.




Iruzkinak