Ukrainarako produktuen bilketa


Saiatzen gara gurean halako ekimenei lekua egiten: Euskal Herrian bertan Iparralde edo Nafarroako ikastoletarako diru-bilketak antolatu izan ditugu edo Elikagaien Bankuko bilketetan ere parte hartu izan dugu. Urrunago joanda Lesboseko kanpamenduetarako janari edo zapata bilketak ezezin,  musika tresnen bilketa eta eskola materialena ere egin genuen bere momentuan.

Ikasleek sentitzen eta somatzen dituzte egoera larrian bizi direnenen beharrak eta nahi izaten dute beraien hondar alea jarri ahal izatea. 

Urteetan aurrera egin ahala, heldu ahala, ikasiko dute baita ere, egoerak ulertzea eta interpretatzea uste baino konplexuagoa dela horrelako gatazkatan. Hari mutur askoko gaiak izaten direla eta  argi eta ilunak bereiztea ere ez dela erraza izaten. 

Etorkizunean ere beraien hondar aleak jarri ahal izateko haziak izango ote dira orain ereiten ditugnak! 

Iruzkinak