Ukrainako gerra: Produktu bilketa amaituta, Poloniara bidean


 Pasa den astean martxan jarri genuen janari eta arropa bilketa bukatu dugu Almenen eta jada bildutako produktuak eraman ditugu Gasteizeko biltegira. Gaia "Asociación Socio-Cultural y de Cooperación al Desarrollo Ucrania-Euskadi" taldeko kideak kudeatzen ari dira.

Bihar bertan Ukrania alderako bidaia egingo dute gure produktuek. Poloniako mugan erabiliko omen dituzte bertara datozen Ukraniarrak artatzeko.

Hemen egunotako irudiak.

Iruzkinak