ON-FIRE PROIarekin lotutako ekitaldia Aretxabatenn eta Eskoriatzan

 


Joan zen ostiralean DBHko 2. mailako ikasleak Eskoriatzako eta Aretxabaletako plazetara abiatu ziren energia berriztagarriaren aldeko aldarrikapena egiteko. Gelan ON-FIRE PROIa landu dute eta bertan transizio energetikoaren beharraren gainean aritu dira. Eta amaieran kalera atera nahi izan zuten aldarria Txinpartak hauspotuz ekitaldia tarteko. Bada, aurreko astean bi herrietako plazetan hainbat ekintza egin zituzten: esku-orriak banatu, jolas-txokoak antolatu, horma-irudiak egin...  transizio energetiko kolektibo baten beharraz sentsibilizatuz bertaratutakoak.


Iruzkinak