Martxoaren 8a Almen, Basabeazpi eta Jose Aranan


Egun hau (ere) oso markatua izaten da gure ikastolan. Gune eta etapa guztietan izaten du bere isla. Aurten ere hala izan da: Basabeazpi, Jose Arana eta Almenen, edo nahiago baduzue, ERDU, GURA, BATU eta IZENen, berdintasuna eta zaintzan zentratutako gizartea aldarrikatzeko lanketetan aritu gara.

IZENen, batxilergoan, esate baterako ikasleek beraiek antolatutako egitaraua izan genuen. Honela, bada, emakumeek zaintzaren inguruko tailerra egin ahal izan zuten eta bestela, Lh6 ko ikasleen Bafle Moreak proiarekin lotuta, letra matxista duen abesti baten gainean beste letra batekin abestia grabatzeko lanketan ere aritu ziren. Goiz erdian, Aretxabaletko plazako ekintzarekin bat egitera ere joan ziren eta bertan, beste batzuen artean, Basabeazpiko irakasle taldearekin elkartu ziren.

ERDUn, berriz, pankartak elkarlanean eraikitzen, domina moreak egiten, dominok herrian banatzen eta emakumeen testigantzak entzuten aritu ziren. Atxabalta eta Eskoitzako kaleetan ikusi ahal izan genituen gure ikastolako gazteenak.

GURAN gela bakoitzean lanketa propioa egin eta gero, patioan ekintza orokorra egitera atera ziren eta eta BATUn ere LH6koen Bafle Moreen prooektutik ekarritako ekimenarekin egin zuten bat.

Eguna bukatzeko berri berezia jaso genuen. Izan ere, LH3koek Eskoitzako lehiaketa feministan parte hartuta, 3. saria irabaztea lortu zuten. Bideoak, aurreko baten ere eskura jarri bagenizkizuen ere, berriz hona ekarriko dugu, benetan pena merezi baitu berauek gure etxeko txikiekin ikusteak:

Bideo irabazleak ikusteko lekua.

Hemen Martxoak 8ak eman dituen irudiak.

Beste behin, eguna fisikoki elkarrekin egin ez bagenuen ere, elkarren epelean egitea lortu genuen. 

#Iruten #Elkarrekiniruten

Iruzkinak