Martxoak 21ean: Down Sindromearen Nazioarteko eguna.

 


Datorren martxoak 21ean Down Sindromearen Eguna dela eta, gure ikastolako ZIG gelakoek ekimen polita jarri dute martxan: egun horretan galtzerdi koloretsu eta ezberdinekin jantzita etortzeko proposamena egin digute. 

Gurean, Iruteneko guneek (Jose arrana, Almen eta Basabeazpi) berehala egin dugu bat ekimenarekin. Are gehiago, Almeneko LH1eko ikasleek marrazki apartak egin dituzte eta gunea beraiekin apaindu digute. 

Hemen irudiak.

Zuek ere, beraz, animatu zaitezte ekimenean parte hartzera: munduan bi pertsona berdin ez gaudelako eta bakoitzaren berezitasunekin margotutako mundua askoz ederrragoa eta aberatsagoa dela uste dugulako!

Iruzkinak