Konfekoopekoen eta Mexikoko Mondragon Unibertsitatekoen bisita Almenen

 

Aste honetan bi bisita izan ditugu: 

Alde batetik, Konfekoop-etik 25 lagun egon dira gure gunean. Konfekoop, Euskadiko Kooperatiben Konferederazioa da; bertako hezkuntzako erakundeek (ikastolak gehienak) eredu egokiak bertatik bertara ezagutzeko martxan duen programaren baitan kokatzen da bisita hau. 

Beste alde batetik Mexikoko Unibersidad Mondragon-eko  kidez osatutako taldea ere bertan izan da.

Gure hezkuntza proiektuaren eraldaketaren oinarrien berri jaso dute ikastolako zuzendari orokorra den Inazio Barañano eta berrikuntzako zuzendaria den Mireia Muruamendiarazen eskutik. Instalakuntzak ere bisitatu dituzte eta, bukatzeko, batxilergoan honen guztiaren gauzapena zein dean jakiteko bertako ikasleen azalpenak entzun ahal izan dituzte. Hemen Konfekoop-ekoen irudiak eta hemen Mexikoko taldekoenak.


Iruzkinak