IZEN: First Lego League txapelketan "Arizmendi Ikerlan 4" taldeko gure neskak garaile

 


Pasa den urtarrilean DBH4ko ikasleen artean barne txapelketak jokatu genituen bai Almenen eta baitaGaztelupen ere. Handik sailkatu ziren 4 taldek (3 Gaztelupeko eta  bat Almenekoa) hartu dute parteorain Euskadi mailako txapelketan. Larunbat honetan izan da Arrasateko iturripeko MUren pabilioietantxapelketa horren finaletako bat (beste bi gune ere egon baitaude, Bilbo eta Gasteizen)

Bertan jardun dute hainbat taldek erroboten misioak egiten eta garraioaren inguruko arazoari erantzuna emateko garatu duten proiektu zientifikoaren ahozko aurkezpena egiten. Aurten, iaz bezala, publikorik gabe jokatu da finala, covida dela eta.

Zein izan den aurtengo berri ona? Bada gure gunetik joandako neska taldeak, "Arizmendi-Ikerlan 4",  saioa irabazi egin duela!! 

Bejondeizuela, neskak! Zorionak egindako lanagatik. Izan ere, STEMa, eta zientzia emakumeena ere bada. Hortxe zuen lana horren erakusle! Eta zorionak, baita ere, zuekin lanean aritu diren Itxaso eta Xabier irakasleei ere. Lan, elkarlan eta borondate askoren emaitza izaten baitira horrelako sariak!

Eskertzekoa da, baita ere, proiektu hau posible egiten duen IKERLANen laguntza.

Hurrengo geltokian Espainiako finala jokatu beharko dute. 

Hemen egunerko irudiak.



Iruzkinak