IZEN: DBH4ko ikasleak LHkoekin lanean

 


DBH4ko ikasleak aste honetan, gelan euskarako gaiak landu eta gero, LHko geletara joan dira euskal kulturaren inguruko saioak gidatzera. 

Horixe baita etapa guztiak gertu eukitzeak daukan alderdirik onenetakoa: etapen arteko elkarrekintza posible egiten duela. 

Saio oso dinamikoak egin omen zituzten: gure kantuak, ipuin eta kondairak kontatzen aritu omen ziren; euskal esaera eta atsotitzekin jolasean aritu omen ziren. 

Bukaeran, denok pozik: bai DBH4ko ikasleak, bai LHkoak eta baita irakasleak ere hain ekimen aberatsa bertatik-bertara ikusi eta gero. 

Hemen irudiak.

Iruzkinak