GURA: 4. mailakook "Ba al dago bizitzarik urik gabe?" proiektua amaitu berri.

Aste honetan, martxoaren 22an, munduko uraren egunean amaiera ezinhobea eman genion gure azken proiektuari.  

Lan handia egin dugu eta asko ikasi dugu, esaterako: esperimentuetan, metodo zientifikoa erabiliz, uraren propietateak eta egoera desberdinak, uraren zikloa, ziklogramak, Lur planetaren sorrera, planetako uraren egoera... Aldaketa klimatikoaren ondorioz, uraren inguruko informazioa ezagutu eta hausnartzeko parada izan dugu. Gaia lantzeko talde kooperatiboan driven aurkezpenak egiten ikasi dugu. 

Horretaz gain, artistikan birziklatutako materialekin itsasontziak eraiki ostean uretan proba egin dugu. 

Ura ezinbestekoa dugunez eta eskuhartzerik egin ezean uraren egoera txarrera doala ikusita, gure aletxoa jarri izan nahi dugu eta Almen gunerako ura zentzuz erabiltzeko dekalogo bat sortu dugu.  Konpromisoak norberangandik hasten direnez, hona ekimenaren berri:
Munduan ura izen gura dogulako, erdu eta batu ekimenera!!!





Iruzkinak