GURA: 3.mailakoak proiektu berriekin martxan.

3.mailakook aurreko astean hainbat proiekturi amaiera eman eta berriekin hasi ginen. 

Piktoidazketan, Mongolongoko lehen zatia amaitu genuen eta gure ipuinaren publikazioarekin hasi gara: pertsonaiak aukeratu eta deskribatu, ipuinaren tokia zehaztu... Prozesuaren hasierarekin asko gozatzen ari gara!

Purra-purra proiektua gure txitak oilotegira ateratzen amaitu genuen. Txiten familiarizazioa (oilotegian) ikusgarria izan da! Orain, Txinari buruzko proiektu berriarekin hasi gara. Honen helburuetako bat, kultura ezberdinak ezagutzea eta era berean gurearekin alderatzea da. 

Ingelesean,  "The wolf and the seven little kids" gaiarekin amaitu genuen eta "My friend the desk genie" gaiarekin hasi gara. Beti bezala, gaiari dagokion istorioa aztertu eta orain hiztegiko hitz berriak ikasten hasi gara. 

Gainontzeko arlo guztiak ildo beretik jarraitzen dute.

Hona hemen bideo bat. 




Iruzkinak