Garabidekoak bisitan Almenen

Pasa den astean Almenen bisitan izan genituen Garabide elkarteak antolatutako HIBIL ikastaroko kideak. HIBIL ikastaroa (Hizkuntza Gutxituak Biziberritzeko Lankidetza- ikastaldia) lehenengo aldiz antolatu dute Garabidekoek. Bertan 24 lagunek parte hartzen dute, 12 komunitate linguistiko eta 11 estatutatik etorrita.

Gurera etorri ziren gure ikastola ezagutzera eta bertan garatzen ari garen hezkuntza proiektu berritzailea bertatik bertara martxan ikustera.

Inazio BaraƱano eta Mireia Muruamendiarazek egin zieten harrera

Hemen irudiak.

Iruzkinak