Etapa-gune-egitasmoen arteko harremana


Gure ikastolan 0 urtetik hasita Lanbide heziketako azken ikasturteetarateko egitasmoak martxan izatea altxor bezala bizi dugu. Ezaugarri horrek aukerak ematen baitizkigu etapa, gune eta egitasmo diferenteetako ikasleak elkarrekintzan jartzeko. 

DBHkoak euki ditugu aurten batxilergoan proiketuetan ikasitakoak batxilergokoei azaltzen; DBHkoak LHn saioak gidatzen, LHko zaharrenak gaztetxoenen bidelagun lanak egiten; batxiko ikasleak ere ERDUko guneetan (Jose Arana eta Basabaeazpi) begirale lanetan ere aritu izan dira. Horrelakoen berri maiz izaten duzue blog honetan.

Aste honetan ere izan dugu elkarlan hori martxan ikusten aukera. Izan ere, alde batetik Mikroinformatikako zikloetako kideak ikusi ditugu guneko informatikako ordenagailuak errebisatzen eta beste alde batetik Lanbide Hastapeneko sukaldaritzakoak egon dira gurean mokadu dotore askoa prestatzen bisitan etorritako gonbidatu batzuendako. 

Hemen irudiak. 

Iruzkinak