ERDU-Basabeazpi: Hizkuntzen inguruko proiektuaren emaitza ikusgarria (eta entzungarria!)


Aste honetan, Arizmendi ikastolako Basabeazpi guneko 5 urtekoek, Jatorrizko herriak proiektuko “ZENBAT HIZKUNTZA” bideokliparen aurkezpena egin dute, Aretxabaletako HUHEZI fakultatean. 


Proiektua, "Gu esukaldunak bagara, zein beste herri daude munduan?" galderari erantzun nahian hasi zen. Ikerketa horretarako, laguntza haundi izan dute informazio bilketa eta ezagutza lantzeko; familiengandik jasotakoa, haur baten Galizieraren ezagutza, Larraitz Iparragirrek Maya herriaren inguruan daukan ezagutza eta Garabide elkarteak emandako laguntza.


 Proiektua amaitzeko, haurrekin batera Garabideren bitartez munduko jatorrizko herri ezberdinei mezua bidaltzea erabaki zuten. Baina nola egin? Ba Komunitatean aurkitzen diren trebeziekin elkarlana bideratuz. Gauzak horrela, Jon Sarasuak abesti bat sortu zuen horretarako,  Txus Gutierrezek ahotsak grabatu zituen eta Iban Gonzalezek irudiak jarri zizkion, bideoklip bat sortuz denon artean.


Gaurko saioan, Garabideko truke programari esker, haurrek mezua bidali beharrean, zuzenean 11 jatorrizko herritako 22 ordezkariri eta familia guztiei bideoklipa aurkezteko aukera izan dute.

Hemen daukazue bideoklipa.



 Hemen gaiarekin lotutako irudiak.

Iruzkinak