DBHkoen X gara PROIaren amaiera-ekimena


X gara PROIa landu berri dute DBHko lehenengo mailako ikasleek, galdera gidari hau abiapuntu hartuta: Nola aldarrikatu dezakegu sexu aniztasuna gure inguruan? Honen baitan sexu aniztasuna landu dute hainbat alderditatik begiratuta, eta horretarako askotariko ekintzak egin ditzute: lanketak eta azalpenak, hausnarketak, kahoot-ak, ikus-entzunezkoak.... Aipatzeko moduko ekimen bat Kimetz izeneko mutil transexual baten bisita izan zen. NAIZen elkartekoa da Kimetz, eta saioan bere bizipenak izan zituen hizpide eta ikasleen galderei erantzuten jardun zuen luze gonbidatuak. Irakasle eta ikasleak oso gustura geratu ziren. 

Azkenik, aste honetan eman diote amaiera PROIari LHko ikasleentzako saio bat martxan jarrita. Astelehen arratsaldean ginkana bat egin zuten, DBHkoek beraiek prestatuta, baita azazkal margoketa ere.  Argazkiak

Iruzkinak