DBHko lehenengo mailakoak Elorrieta eta Markez abeslariekin

 


Asteazkenean Baga, Biga, Higa saioa izan zuten DBHko lehenengo mailako ikasleek Eñaut Elorrieta eta Mikel Markez musikarien eskutik. Euskal kantagintzaren inguruko saioa izan zen, eta  Euskal Herriak azken hamarkadatan bizi izan duen bilakaeraren errepasoa egin zuten beraiekin, euskal kantugintzan bilakaera hori nola islatu izan den ikusiz, alegia. Eta nola ez, bi musikariek eskainitako hamarkada ezberdinetako kantuez gozatzeko aukera ere izan zuten. Argazkiak eta bideoa.

Iruzkinak