Asteburuan European Youth Parliament (EYP) saioen Euskadiko lehiaketa

 

Pasa den astean Almeneko batxilergoko 1 mailako 6 ikaslek Bilbon parte hartu zuten bertan jokatu zen  EYPren Euskadiko eztabaida-lehiaketan.  Ingelesez jardungo zuten mozio edo lege proposamenak eztabaidatzen: Zihara Etxeberria, Nahia Seiler, June Urzelai, Naroa Petralanda, Lorea Belategi eta Eider Urkia dira ikasleak eta beraiekin egongo dira Kattalin de Pedro eta Mireia Muruamendiaraz irakasleak ere.

Jendeaurrean jarduteaz asko ikasi ahal izan zuten; jende eta giro berria ezagutu zituzten. Norberaren mugen inguruko hausnarketetan ere jardun zuten. Irakasleen hitzetan lan oso aberatsa egin omen zuten. Ikasleen hitzetan lan asko eginda, presio eta urduritasunarekin borrokan ibili eta gero, neka-neka eginda bueltatu omen ziren etxera. 

Hemen asteburuko irudiak.

Zorionak, neskak, parte hartzeko ausardia izateagatik.

Iruzkinak