Aste bizia-bizia Irutenen: herrietan eta medioetan presente

                                            

Otsaila, agian lehengo zuhaitzak loratzen direlako eta udaberria gertu somatzen dugulako, edo inauterien soinu koloretsuen bultzada somatzen dugulako, oso hilabete aktiboa izaten da. 

Aurten, bereziki, azken aste hauetan sekulako bizitasuna eta aktibitatea izan dugu gure guneetan. Atxabalta eta Eskoitzako kale eta plazatan presente egon gara behin baino gehiagotan eta guneak ere ekimenez lepo izan ditugu. 

Horrela, Arizmendiko kirol taldeen ohiko jardunari hitzaldiak, tailerrak eta  hitzaldiak, proiektuen bukaeratako ekintzak, inauterietako eta inguruko egunetako ospakizunak, Baxoa euskaraz izateko aldarrikapena eta First Lego Leaguen txapelketa gehitu zaizkie.

Blog hau elikatzen dugunok ere somatu dugu bor-bor egon garela, asko eta asko izan baitira jaso ditugun ekintzetako irudiak. 

Kontua da beste komunikabideetan ere izan dugula gure isla gauza bategatik edo besteagatik. Hona hemen non jaso dituzten gure kontuak:

Goiena: Eskoriatza eta Atxabaltan Trantsizio energetikoaren beharra aldarrikatzeko ekintzaz

Goiena: Almeneko Don´t be dummy saioaren inguruan

EITB:  Erdu etapan musukoaren eraginaren inguruan

Almeneko kanpo eremuak elkarlanean atontzeaz: Diario Vasco eta Goiena.

Goiena: Atxabaltan inauterietako asteartako txino dantzaz

Goiena: Eskoitzako Urdailardero egunaren ospakizuna

Goiena: Baxoaren inguruko aldarrikapena

#Elkarrekiniruten #Etorkizunairuten #Herrietaniruten 








Iruzkinak