Tabako eta alkoholaren prebentzioaz LHko 6. mailako gurasoekin


 Asteazkenean Lehen Hezkuntzako seigarren mailako hainbat guraso elkartu ziren Almeneko IDZn, SASOIAN egitasmoaren inguruan informazioa jasotzeko. Bertan egitasmoaren arduradunak euren seme-alabekin lau saiotan landutako gaia azaldu zien, hots, Tabakoaren eta alkoholaren prebentzioa, eta horren baitan beste zenbait gai: erabakiak hartzea eta talde presioa, besteak beste. Horretaz gain, ikasleei egindako formulategi baten bidez jasotako emaitzei buruz ere aritu zitzaien. Gurasoen parte-hartzea ahalbideratzen zuen dinamika erabili zuen, eta partaidetza zabala izan zen. 

Orain urte batzuk hasi ziren egitasmoa lantzen Almenen, Aretxabaleta eta Eskoriatzako Udalek lagunduta eta bertako orientatzaileak bideratuta. Gurasoek interes handia azaldu zuten gaiarekiko eta gustora egon ziren. Argazkiak

Iruzkinak