San Blas eguna eta Santa Agedako Kinttoak: Iruteneko guneetan topera bizitzen


Aurten bai, ospatu ahal izan ditugu San Blas eta Santa Ageda eguna Iruteneko guneetan: Jose Arana, Basabeazpi eta Almenen. 

San Blas egunaren harira, Jose Aranan esate baterako  Miren Diaz de Gereñu Eskoriatzarrak, Kandelaria San Blas eta Santa Ageda neska mutilen inguruko kontuak kontatu dizkie Jose Aranako 4 eta 5 urteko haurrei. Gero baita opil goxo-goxoak jan ere!

Basabeazpin, berriz, opilak egin egin dituzte 2 eta 4 urtekoek. Eta, gainera, eguraldia  lagun, Salluentera txangoa egin ahal izan dute  4 eta 5 urtekuek, bertan  ospatzen da san blas eta.

Santa Ageda dela eta, Almeneko LHko ikasle taldeak izan dira herrietara kantura atera direnak makilak lagun hartuta.

Bukatzeko, nola ez, tradizioak agintzen duen bezala, kinttoen bisita ere izan dugu gure 3 guneetan. Santa agedako koplak ahoan, kantu eta dantza aritu dira Eskoitza eta Aretxabaletako kaleetan eta gure guneetara ere etorri ahal izan dira. Poz ederra hartu dute ikasle zein irakasleek! #Elkarrekiniruten

Hemen dauzkazue irudiak eskura:

San Blas Eskoitzako Jose Aranan

San Blas Atxabaltako Basabeazpin

Santa Ageda kantuan herrietan

Kinttoen bisita 3 guneetan.


Iruzkinak