Parekidetasunari buruzko mahai-ingurua LHko 6. mailakoentzat

 

Aurreko ostiralean, Lehen Hezkuntzako seigarren mailakoek mahai-inguru baten parte hartu zuten PROI berriaren gaiaren harira. Aurreko astean Bafle Moreak izeneko proiari ekin zioten, eta bertan parekidetasuna edo genenero berdintasuna landuko dute. Hori dela-eta, bailarako hiru emakume gonbidatu zituzten mahai baten bueltan euren esperientziak kontatzera. 

Hizlariak  hauexek izan ziren: Agurtzane Elkoro, UDA kirol elkarteko presidentea; Eider Kortazar, Eskoriatzako Talde Feministako partaidea, eta Ekiñe Casado, musikaria. Gaiarekin lotutako euren ibilbidea azaldu ondoren, ikasleen galderei erantzun zieten eta bai mahai-kideak bai ikasleak oso gustura izan ziren.Argazkiak



Iruzkinak