IZEN ekintza bereziz beteta, aste honetan



Otsaileko azken aste hau ekintzaz betea izan dugu IZEN egitasmoan. Azterketa astea bukatu ostean, 2-3 egunetan ohiko klaseen erritmoa aldatzen dugu, beste gai bazuei lekua egiteko. 

Horrela, bada, mindfulness-aren bidez azterketen inguruko antsietatea kudeatzen laguntzeko teknikak azaltzera etorri zaigu Virginia Belategi Batxilergora.

Substantzia kaltegarrien larregizko kontsumoaz ere sendo jardun dugu bai DBHn (Sasoia programakoekin) eta baita batxielrgoan ere (San Juan de Dios-eko profesionalekin)

Hirugarren hitzordua, "Don´t be dummy" izeneko  saio antzeztuarekin izan da. Bertan, trafikoko istripuen bai kausetan eta bai ondorioetan jarri zuten fokua. Saioa entzun zutenen hitzetan, gauza gogorrak baina interesgarriak entzun ahal zian zituzten. Eta azpimarratu dute, baita ere, gure bi herrietako, Aretxabaleta eta Eskoitzako lekuekin lotutako lanketa egin zutela. Oso gertuko irakurketa egiteko modukoa izan zela saioa, alegia.

Bukatzeko, Bazarako kideen " Astean behin" lehiaketarn azken saioa ere egin dugu. Baita irabazleak zein diren erabaki ere. 

Hemen aste honetako irudiak.

Iruzkinak