Fernando Morillo idazlearekin LHko ikasleak.

 

Aste honetan Fernando Murilloren bisita izan dute Lehen Hezkuntzako hainbat ikaslek. Asteazkenean hirugarren eta laugarren mailako ikasleekin izan zen eta ostegunean, seigarrenekoekin. Ordu eta erdiko saioan ikasleekin denetariko ariketak egin ditu, betiere norberaren barrua deskubritzen joateko. 

Ikasle nagusiek horrela laburbildu dute saioa: "nola konzentratu, nola erlaxatu erakutsi digu, izan ere, bakoitzak bere melodia du burmuina esnatzeko", "gure beldurrei buruz hitz egin dugu eta beldur asko ditugu, nahiz eta txikiak izan", "konzentratzeko truko batzuk eman dizkigu","ate bat imajinatzeko esan digu eta marrazki baten irudikatu behar genuen nora eramango gintuen",  "Fernando Morillorekin erlaxatzen ikasi dugu, beldur mota asko daudela eta bakoitzak barruan poema bat daukala". ARGAZKIAK.


Iruzkinak