DBHko bigarren mailekoen bisita Orona-Ideo Campusera

 


Urtarrilaren 20an 
Orona-Ideo Campusa (Mondragon Unibertsitatea) bisitatu zuten. Bertan Energiaren ingenieritzaz aritzen dira eta honakoa izan zen bistaren formatua: bost gunetatik pasatu ziren ikasleak, bakoitzean energiaren inguruko informazioa pilula bat jasoaz. Gune bakoitzeko pilulak 15 minutu inguruko iraupena izan zuen, hauexek izan zirelarik: zer da auzo-berokuntza eta zeintzuk dira abantailak eta desabantailak?, hau da, berokuntzarako teknologiak; ibilgailu elektrikoen erronkak; energia zero eraikuntzak, hots, igogailuen adibidea; etxeko jana etxeko energiarekin eta, azkenik, energiaren eraldaketari buruzko esperimentuak.

Gelan landutakoaz eta praktika txiki batzuen bidez esperimentatutakoaz, unibertsitate campus batek duen handitasunean, ezagutza barneratzen joateko aukera paregabea eskaini zitzaien ikasleei. 
Argazkiak

Iruzkinak