BIZI INAUTERIAK, DBHko 2. mailakoen BIZI ASTEA

 


Aurreko astean, DBHko bigarren mailako ikasleak bigarren Bizi Astean murgildu ziren, BIZI INAUTERIAK gaiaren baitan. Hasteko inauterietako pertsonaien lanketa egin zuten, hainbat baliabide tarteko (Kahoot, aurkezpenak...) eta, ondoren, norbere mozorroa prestatzen hasi ziren. Horretarako, kareta bana egin zuten eskaiola erabiliz eta gero, oinarrizko joskintza praktikan jarriz, mozorro jantziak egin zituzten. Mugi atalari dagokionez, dantza batzuk ikasi zituzten. Amaitzeko, ostiralean, Jose Aranara eta Basabeazpira abiatu ziren bertako haurrekin inauterien bezpera egunak ospatzera. Ekitaldi bikaina prestatu zuten, besteak beste, elkarrekin dantza eginez .Argazkiak

Iruzkinak