BIZI ASTEAn poz-pozik ibili dira 5. eta 6. mailakoak



 Aste honetan, ikasturte honetako bigarren BIZI ASTEAn murgilduta ibili dira 5. eta 6. mailako ikasleak. Bosgarren mailakoak hiru aditu taldetan banatuta egin dituzte jarduerak, teknologia oinarri hartuta. Hiru taldeak hauexek izan dira: artisauak, teknologoak eta jokabide motorrekoak. Lehenekoak mahaia jolasak egin dituzte; bigarrenak, Makey programarekin instrumentuak eta hirugarrenak, zirku emanaldi bat prestatu dute. Seigarrenekoek, berriz, pilota izan dute abiapuntu, eta horrekin lotutako hainbat modalitate ezagututa, horiek praktikan jarri dituzte. Horretarako, gainera, ikasleek beraiek sortutako tresnekin (esku-pilota, xistera, pala...) aritu dira.

Bizi Astea BATU egitasmoaren baitan kokatzen dugu, eta helburutzat du PROI baten amaieran, ohiko ikasprozesuan eten bat egitea. Gai baten bueltan diseinatzen da eta hainbat dinamika tarteko ikasleak ohiko zereginetatik ateratzen dira, hurrengo asteetarako indarberritzeko. Hiru Bizi Aste antolatu ohi dira ikasturtean, eta oso gustora hartzen dute ikasleek. Irudiak.

Iruzkinak