Astean behin, Almeneko Bazarako kideen ekimena


Almeneko Bazarako ikasleak bizi-bizi ari dira aurten. Bazarako bloga sortu, Euskararen eguna dinamizatu eta, orain, Astean Behin lehiaketa jarri dute martxan. DBH eta batxilergoko ikasleak, izenak dioen bezala, astean behin jartzen dira serio-demonio 10 galdera erantzuteko lanetan. Irabazlea nor izango den? Saria zein izango den? Segi adi, kontatuko dizuegu eta nola bukatzen den lehiaketaren kontu hau.

Iruzkinak